Eguberrietako krosa egin dute Baztan Ikastolako haur eta gurasoek

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 13a, 09:00
Igandean Baztan Ikastolako Guraso Elkarteak antolatutako Eguberrietako krosa izan zuten Elizondoko frontoian eta karriketan zehar. 3 urtetatik hasi eta 6. mailako gazteetaraino, giro ederrean eta partaidetza handiarekin aritu ziren lasterka. DBHko ikasle batzuk eta gurasoek ere beren korrikaldia eduki zuten. Ondoren, pintxo goxoekin, freskagarriekin eta salda beroarekin, indarberritzeko aukera aparta izan zuten.
Argazkiak eta testua: Baztan Ikastolako Guraso Elkartea

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun