Maider Sobrino Urrutia

Bertan Baztan elkartearen eguberrietako kanpaina

Xorroxin irratia 2023ko abenduaren 11

Abenduaren batean abiatu zen Bertan Baztan merkatari, ostalari eta zerbitzuen elkarteak antolaturiko eguberrietako kanpaina. Hiru opari lote zozketatuko ditu abenduaren 13an, 20an eta 27an; eta abenduaren 29an, Rural Kutxaren eskutik, Bertaneko establezimenduetan gastatzeko 500 euroko txartela zozketatuko da. 

Maider Sobrino elkarteko batzordekidearekin mintzatu gara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun