ETBko 'SOS Kantak Arriskuan' saioa grabatuko dute bihar Zigan

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 12a, 09:00

Herriko eta Baztan guziko jendea gonbidatu dute saioaren grabaketarat publiko gisa, eta antolaketa errazteko, 677 21 70 24 telefono zenbakian izena emateko eskatu dute

Joan den astean Zigan abiatutako grabaketa bihar, abenduaren 13an, akituko du ETB1eko SOS Kantak Arriskuan saioak. Herrian erregistratutako kanta zahar baten berreskuratzea du ardatz saioak.

Baztango jendea gonbidatu dute emanaldirat publiko gisa, eta bertaratu nahi izatekotan, 677 21 70 24 telefono zenbakirat deitzeko eskatu dute. Grabaketa 18:00etan Zigan izanen da, eta kokalekua eguraldiaren arabera erabakiko dute. Publikoa 15-20 minutu lehenago agertzeko eskatu dute, grabaketa modu arinean gauzatzeko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun