Taldekideari «babes osoa» adierazi nahi izan die BRTk: «BRT elkartasun eta giro aparteko taldea da eta zelaitik haratago ere talde bat gara. Zalantzarik ez izan, hemen gaude zuretako eta taldean halako egoera mingarria jasan dezakeen edozeinendako». Hala «besarkadarik estuena» helarazi nahi izan diote.
Horrekin batera, taldeak argi utzi nahi izan du «edozein eraso homofobo, sexista, klasista eta arrazisten aurka» dagoela. «Norbait bere identitateagatik gutxiestea edo eraso egitea onartezina da». Azken aldian «halako diskriminazioek izan dute gorakada» tarteko, kezkatuta agertu da BRT eta «halakoek gure gizartean ez dutela tokirik» oroitarazi du. «Ez al da aise ederragoa elkar gehiago maite eta gorroto gutiago duen Ultzama eta Baztan-Bidasoa?». Honela gaineratu du: «Errespetua, solidaritatea eta pasioa dira errugbiaren balioetako batzuk eta horiek zabaltzen lanean segituko dugu».