Baztango udaletxea hetsita egonen da abenduaren 12tik 14ra

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 8a, 13:00

Programa informatiko berri baten ezarpena dela eta, abenduaren 12an, 13an eta 14an Baztango udaletxea hetsiko dute. Udalak adierazi duenez, «egoitza elektronikoak martxan segituko du, beraz, erregistro elektronikoaren eta herritarren karpetaren bidez eskaerak erregistratu, ziurtagiriak deskargatu, ordainagirien kopiak egin eta abar egin ahal izanen dira».

Udalak herritarrei oroitarazi dienez, «erregistratzeko, Correoseko bulegoetan eta bertze administrazio publikoen erregistroetan aurkez daitezke eskabideak, Elizondon Nafarroako Gobernuaren bulegoan (Santiago karrikako 55. zenbakian)».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun