Lehen, badirudi errege eguneko urtetsetan elizan kantatzen zela. Gaur egun gazte diren herritarrek beren haurtzaroko oroitzapenen artean dute eta, nola ez, adinduagoko herritarrek ere xarmanki kantatzen dute. Oraingo haurrek, ordea, ez dute kantatzen, baina 2024ko urtarrilak 5eko eskean kantatzeko asmoa agertu dute. Ea ohitura berreskuratu eta mantentzen dugun!
Baztandar ugari hurbildu dira grabazioetara eta solasaldi politak izan dira grabazio eta kantaren harira. Saioa oinarritu duen abestia Hiru erregeekin, Erregeen istorioa eta Erregeen kanta abestia bera da, baina iduriz izen desberdinak hartu ditu.