Eguberrietako azoka eginen dute igande goizean Erratzun

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 2a, 07:00

Eguberriei begira jarri eta azoka antolatu dute igande honetan, abenduaren 3an, Erratzun. 11:00etan zabalduko dute eta 14:30 arte zer ikusi eta zer erosi izanen da. Azokaz gain, musika animazioa izanen da, baita haurrendako tailerra ere. Horrez gain, azokan erosketak egiten dituztenen artean saski eder bat zozketatuko dute. Eguraldi ona baldin bada, plazan bilduko dira eta euria ari badu, frontoian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun