A30 Greba Feminista Orokorra

Mugimendua izan da goizean Elizondon Greba Feminista Orokorraren harira

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 30a, 13:45

Piketeak goiz-goizetik elkartu dira plazan eta dendaz denda ibili dira, irekiak zeuden komertzioei grebara batzeko gonbidapena eginez. 10:30ean, berriz, jendetza bildu da zahar etxearen atarian eta bertako langileek solastatu ondotik, kalejira abiatu dute. Osasun etxean, haur eskolan eta Benito Menni ospitalean egin dituzte geldialdiak, eta bertako langileek beren aldarrikapenak plazaratu dituzte. Herriko plazan akitu dute jarduera, emakume nekazarien aldarrikapenekin. Arratsaldean izanen dute hurrengo hitzordu nagusia, eskualdeko mobilizazioa Elizondoko plazatik abiatuko baita 18:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun