V. Futbol Torneo Solidarioa eginen dute asteazkenean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 4a, 08:00

Irudia: Ondikol.

Nafarroako Futbol Federazioak eta Baztango eta Doneztebeko Udalek antolatu dute txapelketa, eta Anela Nafarroako Alboko Esklerosi Amiotrofikoaren (ELA edo AEA) Elkarteari lagunduko diote lortutako diruarekin

AEA gaixoen aldeko V. Futbol Torneo Solidarioa eginen dute abenduaren 6an Elizondoko Giltxaurdi futbol zelaian. 10:00etan hasiko da ekitaldia eta infantil mailako lau taldek parte hartuko dute: Baztanek, Doneztebek, Osasunak eta Real Sociedadek. Gainera, hainbat sariren zozketak eginen dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun