Bertso saio musikatua izanen dute Elizondon abenduaren 17an

Ttipi-Ttapa 2023ko abe. 4a, 11:00
Bertzeen artean, Alaia Martin oiartzuarra izanen da kantari saioan. Irudia: Euskal Herriko Bertsozale Elkartea.

Baztango Udalak eta Nafarroako Gobernuak antolatua, bertso saio musikal doakoa izanen da abenduaren 17an, igandea, Arizkunenea Kultur etxean 18:00etan.

Oihana Iguaran Barandiaran, Julio Soto Ezkurdia, Alaia Martin Etxebeste eta Ekhiñe Zapiain Arlegi bertsolariak izanen dira oholtzaren gainean, eta Alaitz Rekondo Ferrerok gidatuko du saioa. Musikariak, berriz, Nahia Bailon Urtasun eta Izargi Zumarraga Etxandi baztandarrak izanen dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun