Berdintasunaren aldeko ihes gelaren II. edizioa eginen dute igandean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 28a, 16:00

Arizkunenean izanen da ekimena eta sei saio eginen dituzte guztira. Aldez aurretik erreserba egin beharko dute taldeek

Baztango Udalak eta Tramankulu Escape roomak Berdintasunean jolasean ihes gelaren II. edizioa antolatu dute abenduaren 3an Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean. Jokoan II. Errepublika garaiko figura feminista izan zen Maria Maeztu ezagutzera eman nahi dute, eta partaideek gelatik ateratzeko erronka gainditu beharko dute barne ginkana baten bidez, frogak gainditzen, kodeak deszifratzen…

Guztira sei saio eginen dituzte, 6-8 laguneko taldeei zuzenduak. 10:30ean, 12:00etan, 13:30ean, 16:30ean, 18:00etan eta 19:30ean izanen dira saioak eta aldez aurretik erreserbatu beharko da parte hartzeko. Horretarako, 613 003 634 zenbakira deitu edo berdintasuna@baztan.eus helbidera idatzi beharko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun