Elizondoko zahar etxeko patronatuak bi etxebizitza atera ditu enkantean

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 25a, 11:00

Francisco Joaquin Iriarte zahar etxeko patronatuak bi etxebizitza enkantean atera ditu. Etxebizitza bat Erriberrin dago eta bertzea Ostitzen (Odieta udalerrian). Horiek eskuratzeko interesa dutenek eskaintzak abenduaren 13ra bitartean aurkeztu beharko dituzte Baztango Udaleko erregistroan.

Bi etxebizitzen enkanteen deialdiak eta informazioa eskuragarri daude Nafarroako Gobernuko atarian. Erriberriko etxebizitzaren hasierako prezioa 134.108,29 eurokoa da (informazioa hemen) eta Ostitzeko etxebizitzarena 80.105,92 eurokoa (informazioa hemen).

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun