1978 eta 2001 urteen bitartean Nafarroako Artxibo Orokorrean egindako ikerketen emaitza da liburua, eta urteetan Nafarroako monarkiari buruz kontatutako historia begirada kritikoz gezurtatzen du, zehazki Evreux-Trastamara dinastiaren inguruan.
Baztango historiari, politikari eta kulturari arras lotua dagoen pertsona da Pedro Mari Esarte Muniain (Elizondo, 1936) eta Nafarroako eta Baztango historiaren aztertzaile nagusietakoa da gaur egun. Bertako historiari buruzko 30 liburu eta publikazio baino gehiago idatzi ditu; Nafarroako Artxibo Orokorrean ikertzen emandako milaka orduen emaitza zuzena.