Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunari begira, Baztango hainbat eragilek ekitaldiak prestatu dituzte astebururako. Azaroaren 25ean, larunbata, indarkeria matxistaren kontrako mobilizazioa eginen dute Elizondon, Baztan Iñarrosi eta Baztango Talde Feministak antolatua. Herriko plazatik 19:00etan abiatuko da manifestazioa eta bertan parte hartzera animatu dituzte herritar guztiak.
Azaroaren 26an, berriz, Baztango Kultura Zerbitzuak antolatutako Trapu zikinak antzezlana aurkeztuko dute Iruritan, Lore More antzerki taldearen eskutik. Garbilekuetan lanean aritzen ziren arbasoei omenaldia da lana. 19:00etan Gizarte Bilgunean izanen da hitzordua.