A30 Greba Feminista Orokorra

Azaroak 30eko grebari begira laugarren batzar mistoa eginen dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 21a, 15:00

Zaintza eskubide kolektiboaren aldeko greba deitu du mugimendu feministak azaroaren 30ean, eta egun horretarako prestatzeko hitzorduak antolatzen ari dira Baztango eragile feministak. Aste honetan asteazkenean izanen da hitzordua, eta batzar mistoa eginen dute Arizkunenean 20:00etan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun