'Hausnarrean, ardiek egin naute artzain' liburua aurkeztuko du Josebe Blancok ortziralean Anizen

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 21a, 09:00

Josebe Blanco egileak bere liburua aurkeztuko du Anizko elkartean. Irudia: goiena.eus

Josebe Blanco artzainak berriki argitaratutako liburua aurkeztuko du ortzirale honetan, hilaren 24an, Anizko elkartean. 19:00etan izanen da hitzordua eta Hausnarrean, ardiek egin naute artzain liburuaren nondik norakoak azalduko ditu egileak.

Liburuaz

Nola bizi da artzain bat? Galderari erantzuna baino gehiago, liburu honetan aurkituko duzu zer bizi duen artzain batek eta horrek nola zeharkatzen duen.

Eguneroko batean jaso du protagonistak artaldearen urtebetea. Bizipenak, hausnarketak, borrokak, ezinak eta pozak. Gehienetan prosaz, batzuetan poesiaz.

Artzaintzaren imajinario estandarrean sartzen ez den artzaina dago orrialdeotan: emakumea, euskalduna, ekologista, barazkijalea…

Bazterreko parajeetatik begiratzen dio munduari, arretaz; nahiz eta jabetu inork askok ez diela bazterrei begiratzen modernitatearen ordainpeko autopistatik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun