U. Alberdi eta B. Durruti

Herri istorioak... literatura dira?

Xorroxin irratia 2023ko aza. 17a, 13:22

Uxue Alberdi eta Begoña Durrutik osatu duten istoriez eta bertze istorioez aritu gara, Belarriko Kilkerra liburu hizpide. 

«Inoizko informazio trafiko handiena duen gizartean, eskas ditugu elkarri istorioak kontatzeko lekuak eta momentuak. Autopista ertzean ez da kilkerrik entzuten». Halaxe dio Uxue Alberdik aitzinsolasean. Eta gehitzen du: «Ahozkoak ekarri ditut idatzira. Ahotsa begira». Ahozko istorioei, herri kontuei, literatura maila ematea ausarkeria da? Hala bada, eskerrak Uxueren belarri eta Begoñaren hatz ausartak. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun