Abenduaren 8an, ortziralean, 17:30ean herri kirolak izanen ditugu, eta ondotik elkartean pizza eta krepeak eginen dituzte haur eta gaztetxoek. Hondarreko urteetan bezala, haur eta gaztetxoak izanen dira irakasle eta otorduaren prestatzaile. Otordura joan nahi duenak, izena aitzinetik eman beharko du.
Abenduaren 9an, larunbatean, 10:30ean izanen da hitzordua mendi itzulixka egin bidenabar, parajeen izenak paratzen segitzeko: aurten Salaburdineta eta Iñertze aldea eginen da. Ondotik elkartean kafettoa.
16:00etan Juan Angel Perotxena etorriko da, herrian egin dituen bertze bi muralen kontuko azalpenak ematera. Mural horietako bat lehengo lixutegia izan zenan egina dagoela kontuan hartuz, muralen azalpenen ondotik, 17:00etan, elkartean Anizko andreen testigantzak jasoko ditugu garai batean lixua nola egiten zuten kontatuz: Emilia, Txari, Dorita eta Sagrario arituko dira solasean norbera bere esperientziatik bere sorterrikoa kontatuz.
21:00etan bertso afaria izanen da: Onintza Enbeita eta Julio Soto izanen dira kantuan arituko direnak. Txartelak dagoeneko salgai daude 30€an. Edozein aniztarri erranda eskuratzen ahalko dira.
Ekitaldi horiez gain, asteburu guztian mahai jolasen kutxa elkartean egonen da.