Baztango Udalak eta Tramankulu Escape roomak Berdintasunean jolasean ihes gelaren II. edizioa antolatu dute abenduaren 3an Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean. Jokoan II. Errepublika garaiko figura feminista izan zen Maria Maeztu ezagutzera eman nahi dute, eta partaideek gelatik ateratzeko erronka gainditu beharko dute barne ginkana baten bidez, frogak gainditzen, kodeak deszifratzen…
Guztira sei saio eginen dituzte, 6-8 laguneko taldeei zuzenduak. 10:30ean, 12:00etan, 13:30ean, 16:30ean, 18:00etan eta 19:30ean izanen dira saioak eta aldez aurretik erreserbatu beharko da parte hartzeko. Horretarako, 613 003 634 zenbakira deitu edo berdintasuna@baztan.eus helbidera idatzi beharko da.