Pello Zubiriak 2022ko uztailean honako mezua bidali zuen bere sekzioko azken artikuluan: «Lankide gazteago eta indartsuei heldu zaie txanda. Mila esker bihotzez eta... pasa uda on, irakurle». Argiako Net Hurbil sailean munduari buruzko artikuluen idazketari akabaila ematen zion modu horretan, 20 urteren ondotik. Aldaketa globala erraten zen horren panoramika oso bat, 900 artikulu ingurutan. Egundokoa.
Pello Zubiriaren artikuluen hautaketa bat eginez liburua karrikaratu dute orain. Artikulu horien artean topatu daitezke «Gure aitona-amonek badakite mundua nola salbatu», «Tximeleta mutanteak Fukushiman eta ziurrenik Garoñan» edo «Akhenaton edo Trump, buruzagiak beti jakin du ahulenak nola erabili».
Euskaldunak «megamakinaren erdi-erdian, bihotzean» gaudela azaldu digu elkarrizketan. Zapalduak izan garela, baina, zapaltzaileak ere bai.