Memorias líquidas
Ikuskizunak ikusgarritasuna eman nahi dio urteetan garbitzaileek egindako lanari eta lixutegiak ondare kulturala direla aldarrikatzen du; lan egiteko lekuak, baina baita askatasunerako, sozializatzeko, konpromiso politikorako, poz eta tristurarendako, minarendako eta gaueko topaketa ezkutuetarako ere. Abesti, argazki, irakurketa eta bideoz osatutako ikuskizuna da Memorias líquidas istorio errealak kontatzen dituenak.