Bestak 2023

Iruritako errebestak ospatuko dituzte ortziralean eta larunbatean

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 15a, 14:00

Iruritarrek hainbat ekitaldi antolatu dituzte asteburura begira

Azaroak 17, ortziralea.

18:00etan mus txapelketa eginen dute Gizarte Bilgunean. 21:00etan, berriz, bokata jatea izanen da Gizarte Bilgunean eta 21:30ean musika izanen da Andoni Mitxelena akordeoilariaren eskutik.

Azaroak 18, larunbata.

11:00etan Meakako II. igoera abiatuko da, eta 11:30ean erraldoiak aterako dira. 14:30ean bazkaria eginen dute Gizarte Bilgunean eta ondotik Matraka elektrotxaranga arituko da. Besta ttikiei akabaila emateko, 23:00etan musika izanen da J&J DJaren eskutik.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun