Zapatillerak kontzertuak antolatu ditu larunbatean Erratzun

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 15a, 09:00

19:00etan Madame Birrots taldeak joko du elkartean.

Zapatillera ekimenak musika kontzertuak antolatu ditu larunbatean, azaroaren 18an, Erratzun. 17:30ean hasiko da egitaraua eta poteoa eginen dute herrian barna Tripus Trapus perkusio taldearekin. Ondotik, kontzertuak izanen dira herriko elkartean; 19:00etan Madame Birrots eta 20:30ean Spartak Txorta Dementziala.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun