San Martin eguna ospatu dute Berroetan asteburuan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 14a, 10:30

Iraganeko bestak oroituz, Sanmartinak ospatu dituzte Berroetan. Berez, Berroetako bestak data honetan ospatzen ziren, baina tenore aldrebes samarra zenez (euria, hotza, elurra...), orain dela urte andana, bestak maiatzera aitzindu zituzten. 

Irudia eta testua: Maialen Iantzi

Hala ere, bestei seinale eginez, herritarrek elkartzen segitzen dute urtero. Larunbatean herritar talde batek bazkaria egin zuen elkartean, eta herriko helduenak elkartu ziren. Urte luzez bazkari hau andre bazkaria izan zen, baina gaur egun andre zein gizon elkartzen dira mahai inguruan. Ondotik, 40 bat lagun elkartu ziren Baztan Zopak afaltzeko Joxe Anjelen akordeoiaren laguntzarekin. San Martin egun polita! 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun