'Liburu sendalaria' ipuin kontaketa antzeztua izanen da ortzegunean Amaiurren

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 14a, 08:00

Euskarabideak antolatua, haurrendako ipuin kontaketa antzeztua izanen da azaroaren 16an 17:30ean Otsondo gelan.

Liburu sendalaria

Sendalaria mundu osoan zehar dabil erabilerak edo denboraren poderioz gastatutako liburuak konpontzen, barruko istorioak gordetzen lagunduz. Liburuekiko, istorioekiko, munduan zehar aurkitu dituen kultura hain ezberdin eta zoragarriekiko duen zaletasuna kutsatuko digu. Haien istorioek bizikidetzarako eta hazkuntza pertsonalerako balio oso garrantzitsuak transmititzen dizkigute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun