'Nire espazioa eman' haurrendako bakarrizketa aurkeztuko dute asteazkenean Elizondoko Eskolan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 13a, 19:00

Euskarabideak antolatua, 4-12 urte bitarteko haurrei eta hauen ardura duten helduei zuzendutako bakarrizketa izanen da, azaroaren 15ean 18:00etan Elizondoko eskolan. Haurrei haien gorputzaren jabe direla azaltzea du helburu Nire espazioa eman bakarrizketak.

Nire espazioa eman

Haurrak beren gorputzaren jabe dira, eurena da. «Ez» esateko eskubidea dute, ukituak izan edo laztanak izan nahi ez badituzte. Eta helduek errespetatu egin behar dute. Haien gorputza beraiena da, eta, beraz, inork ezin ditu ukitu haien baimenik gabe. Bakarrizketa hau Europako Kontseiluak adingabeen aurkako sexu-indarkeria prebenitzeko egindako gidan oinarritzen da, eta ikasteko, kontzientzia hartzeko eta erne egoteko oso modu dibertigarria da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun