Lizarrako erailketa salatzeko elkarretaratzea egin du Baztango mugimendu feministak

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 13a, 13:00

Baztango Berdintasun Batzordeak antolatua, jendetza bildu zen ortzirale arratsaldean Elizondoko plazan, Lizarrako zazpi urteko haurraren hilketa salatzeko. «Aski da» lemapean, hilketa matxisten harira «aurten antolatutako laugarren elkarretaratzea dela» azpimarratu zuten, eta «garbi ikusi dela, emakumeak ez ezik, gure inguruko haurrak ez daudela mehatxu eta izurrite honetatik salbu».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun