Baztango Liburutegien Sareak erakusketa ibiltaria aurkeztuko du gaur arratsaldean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 13a, 09:00

Erakusketaren inaugurazioa gaur arratsaldean izanen da, Baztango Liburutegi Publikoan 17:30ean. Bertan, azalpen ttiki bat emanen dute eta merienda ere eskainiko dute.

Baztango Liburutegi Publikoak eta eskoletako liburutegiek osatzen dute Baztango Liburutegien Sarea, eta sarearen nondik norakoak azaltzeko, erakusketa ibiltaria antolatu dute. Liburutegi bakoitzaren argazkiak eta xehetasunak ditu erakusketak, eta herriz herri ibiliko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun