Termitei buruzko solasaldi informatiboa eginen dute azaroaren 16an Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 10a, 20:00
Teknikari bat termiten kontrako tratamendua ematen.

Baztango Udalak termitak identifikatzeko eta haietaz libratzeko solasaldia antolatu du azaroaren 16an, ortzeguna, Tecnalia ikerketa zentroaren eskutik. Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean izanen da jarduera, 19:00etatik 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun