Baztango Udalak 287.000€ inbertitu ditu zolaberritze lanetan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 10a, 11:30

Zolaberritze lanak egin dituzte Azpilkuetan, Arraiozen, Beartzunen, Erratzun, Gartzainen, Almandozen, Elizondon, Berroetan, Anizen, Iruritan, Arizkunen eta Elbeten

Udalak adierazi duenez, «jakina da Baztanek, Euskal Herriko udalerri zabalena den neurrian, bide aunitzen mantentze lanak bere gain hartzen dituela. Guztira 1.200 kilometro bide inguru ditu, eta denak egoera onean mantentzeak kostu haundia suposatzen du. Behar aunitz daude, eta behar guztiei aitzin egiteko udalak inbertsiorako gaitasun haundiagoa beharko luke».

Hala ere, «eguneroko bizitzarako funtsezkoak diren bideen mantentzean inbertsioak egiten ditu urtero udalak», eta berriki hainbat bide zolaberritu ditu. Guztira 287.021,69 €ko inbertsioa egin du eta lanak Asfaltos y construcciones del Baztan S.A. eta Viaria aglomerado S.L. enpresek egin dituzte.

Ondoko bideetan egin dituzte lanak:

  • Azpilkuetako Larroingo bidea, 24.981,71 €

  • Azpilkuetako Apaioko bidea, 3.410,05 €

  • Azpilkuetako Arribiltoko bidea, 38.371,83 €

  • Arraiozko Dolareko bidea, 8.778,72 €

  • Arraiozko Indekoa, 8.063,63 €

  • Beartzun (Isastia, Garbalda, Berekoetxea, Askota), 41.759,48 €

  • Beartzun (Pardiolenea), 9.450,34 €

  • Erratzu, 9.161,31 €

  • Gartzain, 14.183,03 €

  • Almandozko Mendiola auzoa, 14.822, 74 €

  • Elizondoko Pardiolenea, 9.450,34 €

  • Elizondoko Mendinueta karrika, 13.844,46 €

  • Elizondoko Menditurri bidegurutzea, 3.807,23 €

  • Elizondoko Braulio Iriarte-Erlategi, 5.537,78€

  • Elizondoko Erlategi, 19.013,05 €

  • Elizondoko Santiago karrika, 5.142,77

  • Elizondoko Franseneko bidea, 15.266,68 €

  • Berroeta herriko sartzea, 9.100,01 €

  • Anizko Bordaxuriko bidea 7.239,16 €

  • Iruritako Iturregia, 4.621,21 €

  • Iruritako Telleria, 3.591,87 €

  • Arizkungo Aintzialde, 15.546,60 €

  • Elbeteko parkinga, 11.315,1 €

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun