A30 Greba Feminista Orokorra

Azaroaren 30eko grebari begira prestaketak eta batzarra eginen dituzte aste honetan Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko azaroaren 9a

Zaintza eskubide kolektiboaren aldeko greba deitu du mugimendu feministak azaroaren 30ean, eta egun horretarako prestatzeko hitzorduak antolatzen ari dira Baztango eragile feministak. Aste honetan ere izanen da zer egin; gaur 19:00etan Iriarte pilotalekuan bilduko dira propaganda prestatzeko, eta larunbatean bigarren batzar mistoa eginen dute, 11:00etan Arizkunenean.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun