Ursaria musika taldeak kontzertua emanen du igandean Arizkunenean

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 10a, 10:00
Irudia: ursaria.es

Baztango Kultura Zerbitzuak antolatua, Ursaria musika taldearen kontzertua izanen da igandean, hilaren 12an, 19:00etan Elizondoko Arizkunenea Kultur etxean.

Ursaria

Ursaria Madrilgo herri musikak agertoki batera igotzeko proiektuari eskainia dago. Seguidillak, jargoiak, txotisak, laneko, tabernako eta ezkontzetako kantak, maioak, polkak eta mazurkak, errondak, jotak eta erritu dantzak. Landako eta hiriko doinuak nahasten ditu, unibertso propio batekin; antzerkia. Poesiaz, magiaz, taumaturgiaz eta surrealismo hispanikoz betetako ikuskizuna da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun