'Belarriko kilkerrak' liburua aurkeztuko dute ortziralean Elizondoko Akelarre Kulturgunean

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 8a, 15:00

Uxue Alberdik idatzitako eta Begoña Durrutyk ilustratutako liburu berria aurkeztuko dute egileek azaroaren 10ean 19:00etan Akelarren. Ipuin motzen sorta biltzen du Belarriko kilkerrak liburuak. Autoreez gain, Arizkungo Elurre Iriarte izanen da aurkezpenean, ipuinetako batean agertzen baita, baita Zugarramurdiko Elena Xurio ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun