Kortariko gasna saritua izan da Tolosako Esneki txapelketan

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 6a, 15:30
Irudia: @kortariko.borda

Euskal Herriko gazta eta esnekien azokaren bigarren edizioa egin dute asteburuan Tolosan, eta 85 gasna eta jogurt aurkeztu dituzte Esneki txapelketan. Zortzi kategoriatan saritu dituzte esnekiak, eta horietatik bi mailatan txapela lortu du Kortariko gasnak: Gazta urdinak eta Behi gazta onduak. Zorionak!

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun