'Nieva ceniza' liburua aurkeztu du Ivan Benítezek Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 6a, 14:30

Jendez bete zen Akelarre kulturgunea ortzirale arratsaldean Ivan Benítezen liburu aurkezpenerako. Nieva ceniza liburua izan zuen solasgai, 1998tik 2022ra erreportari gisa hainbat herrialdetan bizitako esperientzia kontatzen duena. Gainera, autorearen argazki erakusketa paratu dute kulturgunean ikusgai azaroaren 19ra arte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun