Baztango Gazte Asanbladak azken kurtsoko ekitaldi, ekimen eta hausnarketak bildu ditu fanzine batean

Ttipi-Ttapa 2023ko azaroaren 3a

Debalde eskuratu ahalko du nahiko lukeen orok Gazte Asanbladako sareetatik edo kidegoari eskatuz. Horrez gain, herriz herri banatuko dute ostatu eta bertzelakoetan irakurgai egon dadin

Baztango Gazte Asanbladak 2022-2023 kurtsoko ekitaldi, ekimen eta hausnarketak biltzen dituen fanzinea plazaratu zuen joan den asteburuan, urriko feriak baliatuz. 24 orrialdeko liburuxkak hainbat atal ditu, hausnarketa eta entretenimenduari leku emanez: argazkiak, mozketak, testuak, jokoak, txisteak... denetarako tartea eskaini diote Urteak eman duena izenburu duen fanzineari.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun