Jeff Espinoza & The Gypsy Runner Trio taldeak kontzertua emanen du igandean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 3a, 16:00

Folk Ametsetan zikloaren barnean antolatu du Baztango Kultura Zerbitzuak Jeff Espinoza & The Gypsy Runner Trio taldearen kontzertua. Musika amerikarra gustuko dutenek azaroaren 5ean 19:00etan Arizkunenea Kultur etxean izanen dute hitzordua.

Jeff Espinoza & The Gypsy Runner Trio

Jeff Espinoza & The Gypsy Runner Trio musika talde amerikarra da. Folk, country, rock eta blues nahasketa sofistikatua eta benetakoa uztartzen ditu taldeak. Jeffen konposizio originalak eta amerikar sustraiko musika onenaren abesti adierazgarriak biltzen dituen errepertorio paregabea dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun