'Nieva ceniza' liburua aurkeztuko du Ivan Benítezek bihar Elizondoko Akelarre Kulturgunean

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 2a, 18:30
Irudia: Ivan Benitez.

Ivan Benítez autoreak Nieva ceniza: crónicas contra el olvido liburua aurkeztuko du azaroaren 3an 19:00etan Elizondoko Akelarre Kulturgunean. Aurkezpenaz gain, argazki erakusketa ere izanen da ikusgai hilaren 19ra arte, aste tartez goiz eta arratsaldez eta larunbat goizetan.

Nieva ceniza

1998tik 2022ra erreportari gisa hainbat herrialdetan bizitako esperientzia kontatzen du autoreak: Sudan, Nikaragua, Aljeria, Libano, Etiopia, Kamerun, India, Guatemala, Mexiko… lehen pertsonan kontatzen ditu bizipenak helburu batekin: ez atzentzea. Bidegabekeriak, gerrak, desberdinkeriak, sarraskiak, hondamendiak, eta batez ere sufritzen dutenak ez atzentzea.

Belarriko kilkerrak liburuaren aurkezpena heldu den astean

Azaroaren 10ean, berriz, Uxue Alberdik idatzitako eta Begoña Durrutyk ilustratutako Belarriko kilkerrak liburua aurkeztuko dute Akelarren 19:00etan. Ipuin motzen sorta biltzen du liburuak. Autoreez gain, Arizkungo Elurre Iriarte izanen da aurkezpenean, ipuinetako batean agertzen baita, baita Zugarramurdiko Elena Xurio ere.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun