Aurten ere Arimen Gaua ospatu dute Berroetako ttikienek. Urriaren 31ko arratsaldean kalabazak husten ibili ziren eta ondotik, herriko txoko ilunenetan altxatu eta herritarrak izutzen. Gauaz kalabazak herrian zehar paratuta utzi zituzten, gau iluna pixka bat argitzeko!
Argazkiak eta testua: Maialen Iantzi
Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.