Aurten, ilunabarreko 19:00etan egin zen hitzordua Plaxa-xarren. Batzuk aurpegia tapatua zutela, bertzeak pintatua, kalabazaren bat bidean... iluntasunean denak elkarrekin abiatu ziren hilerrirat. Bertan, Asierrek istorio beltz bat kontatu zuen, Anizen gogotik jotzen duen haize hegoaren jatorria Hegoa eta Haize izeneko bi pertsonari gertaturikoa oinarri hartuta. Den-denak erne-erne zituela, sustoren bat tarteko, istorioa akitu zelarik kontu-kontari aritu ziren. Ondotik, elkarterat joan ziren tragoxka bat hartzera.