A30 Greba Feminista Orokorra

Zaintzaren inguruko mahaingurua egin dute Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko aza. 2a, 10:30

Jende aunitz bildu zen Elizondon astelehenean.

Greba feminista orokorraren Baztango batzordeak antolatuta, zaintzaren inguruko mahaingurua egin zuten astelehenean Elizondon.

Nafarroako mugimendu feministako kide Paula Garcia, eta zaintza lanetan aritzen diren hiru emakumeren testigantzak jaso zituzten mahainguruan: zahar etxean 29 urtez lanean ari den Josune Galarregirena, Nicaraguatik Baztanera joandako eta etxeetan egoiliar gisa lan egiten duen Veronica del Carmen Centenorena eta  osasun mentaleko erizaina den Izaskun Mihurarena.

Solasaldian parte hartu zuten hizlariak.

Garciak azaroaren 30erako deitutako greba feminista orokorraren helburuak azaldu zituzten, eta zaintza sistema komunitario aldarrikatu zuen. Ondotik hiru langileren testigantzak aditu zituzten eta hainbat aldarrikapen ere egin zituzten. Bertaratutakoek ere hartu zuten hitza, eta azaroaren 30erako greban parte hartzeko deia egin zuten.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun