Euskal Herriko lehen mailako aizkolari txapelketaren finala azaroaren 1ean jokatuko dute Iruñeko Navarra Arenan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 30a, 20:00
Euskal Herriko lehen mailako aizkolari txapelketaren finalean lehiatuko den seikotea, promozioko argazkian.

Asteazkenean 12:00etan hasita ariko diren sei aizkolarien artean Zigako Joxean Etxeberria izanen da eskualdeko bakarra

Euskal Herriko lehen mailako aizkolari txapelketaren finala jokatuko dute azaroaren 1ean, asteazkenean 12:00etan hasita Iruñeko Navarra Arenan. Irailaren 30ean Donezteben jokatutako kanporaketako sei lehenbizikoek dute finala jokatzeko eskubidea: Iker Vicente, Hodei Ezpeleta Bihurri, Julen Gabirondo, Oier Kañamares, Zigako Joxean Etxeberria eta Jokin Urretabizkaia Basozabal.

Kanporaketaren lan bikoitza egin beharko dute asteazken eguerdiko finalean: hamabi enbor moztea: 54 ontzako, 60 ontzako eta 72 ontzako launa. Iker Vicente izanen da faborito nagusia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun