Roullier (Magna) eta Tunisiako hondamendia

Xorroxin irratia 2023ko urr. 30a, 12:00

'Frantziako ongarrien atzean, sakrifikatutako herri bat Tunisian' izeneko erreportaje interesgarri hau argitaratu du Radio Francek. 

Irratiaren ikerketa-lan propioa da, eta Elodie Gaueguen kazetariak garatutakoa. Artikuluak interes bikoitza du: batetik, mendebaldeko gizarteen atzean dagoen aztarna erakusten du, kasu honetan Frantziako ongarri kimikoen atzean dagoena, Roullier enpresak batez ere nekazaritza industrialean erabiltzen diren fosfatoak ekoizten baititu Tunisiaren hegoaldean dagoen Gabès-en, inpaktu sozial eta ekologiko handiekin.

Baina, gainera, Roullier multinazionala Magna enpresaren jabea da, Erdizeko parajean magnesio harrobia egin nahian dabilena. 

Erreportajearen nondik norakoez gehiago jakiteko Joseba Otondorekin egon gara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun