Elizondoko ferietatik bueltatzeko autobusa izanen da gaur gauean

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 26a, 20:00

Baztango Gizarte Zerbitzuek, Elizondoko Herriaren laguntzarekin, autobusa antolatu dute lehenbiziko aldiz Elizondoko ferietatik herrietara bueltatzeko. Ortzirale gauean izanen da; Arizkun alderat joateko 02:00etan, 03:30ean eta 05:00etan izanen da busa eta Lekarozerat joateko 02:30ean, 04:00etan eta 05:30ean. Txartelak hiru euro balioko du.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun