A30 Greba Feminista Orokorra

Baztango zaintza lanez aritzeko hitzordua antolatu du mugimendu feministak urriaren 30ean Elizondon

Azaroaren 30ean greba feminista orokorra izanen da, zaintza eskubide kolektiboaren alde. Grebarako prestatzeko, Baztango eragile feministak hainbat ekitaldi antolatzen ari dira, tartean astelehen honetako mahai-ingurua. 18:00etan Arizkunenean elkartuko dira eta grebaren helburuak azaltzeaz gain, haraneko zaintzaileen testigantzak aditzeko aukera izanen da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun