Mäirü taldeak kontzertua emanen du igandean Elizondon

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 27a, 10:00

Folk Ametsetan zikloaren barnean, Baztango Kultura Zerbitzuak Mäirü taldearen kontzertua antolatu du urriaren 29an, 19:00etan Arizkunenea Kultur etxean.

Mäirü

Mäirü, talde bat baino gehiago, orkestra ttiki bat da. Bederatzi musikariek instrumentu elektronikoak eta organikoak konbinatzen dituzte beren sorkuntzetan: sintetizadoreak, txalaparta, ttunttuna, Indiako harmoniuma, zeharkako txirula, gitarra, ahotsak... Mäirü taldeak bidaia galaktiko, bukoliko eta mistiko bat proposatzen dizue, amets eta dantza egiteko.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun