'Kaparetasun betearazpenak Erregimen Zaharraren amaieran' sinposioa eginen dute asteartean Iruritan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 20a, 20:00

Nafarroako Unibertsitateak antolatu du solasaldi sorta, urriaren 23an Iruñean izanen da eta 24an Iruritan

'Kaparetasun betearazpenak Erregimen Zaharraren amaieran' nazioarteko sinposioa antolatu du Nafarroako Unibertsitateak urriaren 23an eta 24an. Estatuko eta nazioarteko unibertsitateetako adituak bilduko ditu eta hainbat aurkezpen eginen dituzte bi egunetan. Juan Hernandez Francoren eta Antonio Irigoien Lopezen ikerketa proiektua oinarritzat hartuta, 1740tik 1830era espainiar gizartean izandako aldaketak azaltzea du helburu ekimenak.

Urriaren 23an, astelehena Nafarroako Unibertsitatean eginen dituzte solasaldiak, eta 24an, berriz, Iruritako Jauregian. Egun osoko egitaraua izanen du Baztango saioak:

  • 10:30ean Zaragozako Unibertsitateko Francisco Jose Alfaro Perez eta Encarna Jarque Martinez: Parentela y cultura política en el Aragón moderno: La familia del cronista Jerónimo de Blancas como paradigma de la integración de Aragón en la Monarquía Hispánica.
  • 11:00etan Nafarroako Unibertsitateko Naiara Ardanaz Iñarga eta Ana Zabalza Seguín: Privilegio o
    modernidad: el auge de las ejecutorias de hidalguía en Navarra a finales del Antiguo Régimen.
  • 11:30ean kafea.
  • 12:00etan Jauregiari bisita eginen diote.
  • 12:30ean Euskadiko Artxiboko Historikoko Francisco de Borja Aginagalde Olaizola eta Jauregiko Jose Maria Hualde: Kaparetasun-betearazpenen tailerra.
  • 14:00etan bazkaria eginen dute Olari jatetxean.
  • 16:00etan Baztan bisitatzeko aukera izanen da.
  • 18:00etan Iruñerako irteera eginen dute.

Sinposioan parte hartzeko aldez aurretik izena eman beharko da hurrengo galdetegia beteta. Bi egunetako egitarau osoa ikusgai dago hemen:

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun