Soldadura ikastaroa emanen dute azaroaren 6tik martxoaren 21era Elizondoko Lanbide Eskolan

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 19a, 15:00

Elektroko estali bidezko eta TIG soldadura ikastaroa emanen dute Elizondoko Lanbide Eskolan.

Elizondoko Lanbide Eskolan elektrodo estali bidezko eta TIG soldadura ikastaroa emanen dute azaroren 6tik martxoaren 21era. 370 orduko ikastaroa izanen da, astelehenetik ortzegunera 15:30etik 20:00etara eta ortziraletan 15:30etik 19:30era emanen dena. Profesionaltasunaren Ziurtagiriaren (CP) 2. mailako ikastaroa da.

Helburuen artean eskuzko oxiebaketa, plasmaz metalak eskuz ebakitzea, soldadura eta oxiebaketa lanak egitea, proiekzio termikoko osagarriak erabiltzen ikastea, arku elektriko bidezko soldadura, erresistentzia elektriko bidezko soldadura, hodiak eta presio handiko ontziak soldatzea eta egitura metaliko astunen soldadura ikastea daude.

Informazio gehiago 848 43 16 32 telefonoan edo ieselizo@educacion.navarra.es helbide elektronikoan.

Izena emateko orria

Erlazionatuak

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun