'Etxetxipia' film laburraren proiekzioa eta Uhaldeko baserrira bisita izanen da igandean Gartzainen

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 19a, 19:00

Urriaren 15ean Landa Eremuko Emakumeen Nazioarteko Eguna ospatu zen, eta horren harira Nafarroako Berditasun Teknikarien Sareak hainbat ekitaldi antolatu ditu 'Denbora, presentzia, ahots eta bizitza gehiago' lelopean.

Urriaren 22an, igandean, Gartzaingo Uhaldeko baserrian izanen da hitzordua 10:30ean. Etxetxipia film laburra proiektatuko dute lehenbiziko, eta ondotik Uhaldeko baserriko bisita gidatua eginen dute Maria Jesus Larretxea eta Amaia Iturririarekin. Bisita gidatuak leku mugatuak izanen ditu, hortaz, izena eman beharko da berdintasuna@baztan.eus helbidera idatziz edo 613 00 36 34 telefonoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun