Asperen pilota jaialdia izanen da Elizondoko ferietan urriaren 27an

Ttipi-Ttapa 2023ko urr. 19a, 13:30

Irudia: ASPE pelota.

Urtero bezala, Elizondoko Herriak pilota partidak antolatu ditu udazkeneko ferietan. Urriaren 27an 18:00etan Baztan pilotalekuan izanen dira eta Aspe enpresako pilotariak arituko dira

Bi partidu jokatuko dituzte pilota jaialdian. Lehenbizikoan Egiguren V. eta Bikuña, Mata eta Tolosaren kontra arituko dira. Partida nagusian, berriz, Elezkano II. eta Martija, De la Fuente eta Zabaletaren kontra. Aingeru de la Fuente eugiarrak bere debuta izanen du.

Sarrerak eskuragarri daude 25 eurotan Elizondoko Futbolin ostatuan eta entradasfronton.com atarian.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun